PRINTZIPIOAK »
- Gaixoa da erakundearentzat garrantzitsuena.
- Bere laguntza-ereduak ezin modu egokiagoan bateratzen ditu zientzia, teknikaren aurrerapenak eta humanizazioa, betiere gizakiaren duintasuna errespetatuz eta laguntza integrala emanez.
- Bere laguntza-zentroak zentro konfesional katolikoak dira. Hori horrela, printzipio ebanjelikoak, Elizaren gizarte-legeak eta giza eskubideei buruzko arauak betetzen eta defendatzen dira haietan.
- Zentroetan funtsezkoa da laguntza tekniko ona ematea, bereziki gizatiartua, eta garrantzi handia ematen zaio Gaixoaren Eskubideen eta Eginbeharren Gutunari.
- Laguntza ematean, funtsezko elementutzat jotzen da erlijio-dimentsioa, salbatzeko eta sendatzeko bide gisa, betiere bestelako sinesmen eta bizi-planteamenduak errespetatuz.
- Laguntzaren jardunean, etika katolikoaren printzipioak dira gidalerroak.
- Erakundeko kideen arteko harremanak Lan Zuzenbidean oinarritzen dira, baina, guztien irizpidea errespetatuz, aliantza bat eratu nahi da San Joan
- Jainkoarenaren espirituak inspiratuta sentitzen direnekin.
- Bere misioaren esparruan, Elizaren baitako nahiz gizarteko erakundeekin elkarlanean aritzeko irekita dago beti Ordena, eta baztertuta dauden gizarte-sektoreei ematen die lehentasuna.
MISIOA »
- Santurtziko San Joan Jainkoarena Ospitalea irabazi-asmorik gabeko erakunde erlijioso bat da, San Joan Jainkoarena Ordena Ospitalarioarena, eta bere misioa honako osasun-zerbitzu hauek ematea da:
- Ingurune hurbilean beharrezkoak direnak, sortzen ari diren beharrak azpimarratuz.
- Laguntza integrala ematen dutenak, gaixoaren eta bere senitartekoen beharrei kalitatezko tratamendu gizatiartua eskainiz.
- Kolektibo behartsuenen eskubideak defendatuz.
- San Joan Jainkoarenaren estilo eta karismarekin.
Horretarako, bermatuko du:
- Gizatalde integratua eta arduratsua izatea.
- Erakundearen jasangarritasuna, autosufizientzia eta baliabideak behar bezala bermatu ahal izateko kudeaketa-eredua izatea.
- Justiziaz, gardentasunez eta konpromiso solidarioz jardutea.
IKUSPEGIA »
Santurtziko San Joan Jainkoarena Ospitaleak erreferentziako erakunde gisa jarraitu nahi du Ezkerraldeko, Eskuinaldeko, Meatzaldeko eta Bilbo Handiko pertsonei osasun-zerbitzu mediko-kirurgikoak eskaintzen, San Joan Jainkoarena Ordena Ospitalarioaren balioekin bat etorriz:
- Inguruko herritarren osasun-arazoei erantzun azkarra ematea, beste osasun-erakunde batzuekin lankidetzan, bere laguntza-zerbitzuak eskainiz (kontsultak, larrialdiak, proba diagnostikoak, errehabilitazioa, jarduera kirurgikoa).
- Zainketari (aringarria, errehabilitaziokoa, etab.) arreta berezia ematen dion ekintza-ildoa edukitzea, arreta gizatiar integral eta espiritualean espezializatutako gizatalde berritzaile eta diziplina anitzekoaren bidez.
- Errehabilitazioaren eta traumatologiaren arloetan ospea izatea.
- Osasunarekin zerikusia duten ekimen solidarioak bultzatzea eta horietan laguntzea, hospitalitatearen karisma San Joan Jainkoarenaren estilora biziz eta adieraziz.
Horretarako:
- Beste erakunde publiko eta pribatu batzuekin lankidetzan jarraituko du.
- Sistemetan, tekniketan eta jarduteko moduetan berrikuntza sustatuko du.
- Bere ingurune hurbileko gizartearekin duen parte-hartzean eta loturan sakonduko du.
- Ezagutza areagotzen jarraituko du, pertsonak eta profesionalak hautatuz.
- Kalitatean bikaintasunaren aldeko apustua egingo du.
BALIOAK »
Santurtziko San Joan Jainkoarena Ospitaleak, egin beharreko jardueraren ikuspegiarekin bat etorriz eta zehaztuta duen misioa gauzatzeko, San Joan Jainkoarena Ordena Ospitalarioak erakunde gisa bere gain hartu dituen balioetan oinarritzen du bere laguntza-lana, hori baita “gauzak egiteko duen moduaren” funtsa.
- Hospitalitatea, gainerako balio guztiak biltzen dituen eta zentzuz hornitzen dituen metabalio gisa.
- Kalitatea, zentroetako zerbitzuaren eta kudeaketaren funtsezko oinarri gisa.
- Errespetua, bere zentroetara joaten diren pertsona guztiekiko.
- Erantzukizuna, zerbitzuaren eta kudeaketaren garapeneko funtsezko irizpide gisa.
- Espiritualtasuna, pertsona bakoitzari traszendentaltasuna bilatzen eta bere kezkei erantzuna ematen laguntzeko.
Balio horiekin bat etorriz, Ospitalean honetarako egiten dugu lan:
- Gaixoengandik eta haien senitartekoengandik hurbil egoteko, modu profesionalean eta integralean.
- Behar handiena dutenekin solidarioak izateko.
- Inguruan sortzen diren beharren aurrean hurbiltasuna adierazteko eta arduratsuak izateko.
- Zentroko profesionalen artean erakundeko kide izatearen sentimendu sendoa lortzeko.
- Hospitalitatez jarduteko, San Joan Jainkoaren modura.
- Justizia sozialaren aldeko konpromisoa gardentasunez hartzeko.
- Ingurumenarekin lotutako alderdien aurrean sentsibilizatuta egoteko.
